XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZERGATIK PARTIDU ETA EZ ALDERDI

Horrela, patata ia unibertsalaren parean lursagarra sortu zen, frantsesezko POMME DE TERRE-tik hartua.

Zein euskara garbia!

Holaxe sortu ziren ere ikusturriña, urrutizkiña eta makina bat kiña.

Beharrezko ez ziren asmakeria hauen guztien helburua liburutegi euskara zen, urregorriz estalitako liburu mardulez apaindutako liburutegiaren euskara, kanpokoekin presumitzeko baina ez hitz egiteko balio zuena.

Surrealismo honetaz mozkorturik, norbaiti partidu bat sortaraztea bururatu zitzaionean, problema larriago bat planteiatu egin zen.

Orduan, asmatu barik, euskara aberatsaren lorategitik hartu zen talde politikoak izendatzeko zituen hitza: alderdi halegia.

Baina kontuz!

Ez pentsa Donostiako Alderdi Zaharra partidu kontserbadoreren bat denik.

Gauza jakina da alderdi bat ez dela partidu bat.

Partidu bat alderdi sozial batek baino gehiagok osa dezake, eta partiduen barnean ere alderdi batzu egoten dira, eskuin eta ezkerrekoak.

Gauzak nahaspilatzeko bide hoberik ote?

Telefono eta antzeko kasuetan bezala, nazioarteko hitzak erabiltzen badira, nazio bat garenez gero geureak ere ba dira.

Eta partidu da, hain zuzen ere, herriak aspaldidanik ahoz darabilen berba.

Ez goaz, inola ere, alderdi mantentzen dutenak kondenatzera, ez bait da hori gure eginkizuna; bai, ordea, geure eritzia azaltzera.

Kasik neologismo guztiekin zehaztasunik eza nabari baten aurrean aurkitzen gara euskaldunok, batez ere idazterakoan, eskribitzerakoan.

Horregatik on da laino guztien azpitik eta masokismo guztien gainetik argitasun piska bat ipintzea, betiko inkisidoreek, euzkera liburutegiak apaintzeko baino erabiltzen ez dutenek indezentkeria honen aurrean jantziak urratu arren.

Komunismoa lekuan dandanenKERIA neologismo (?) peioratiboa erabiltzen dutenek jantziak urratu arren.

Hobe biluzik geratuko balira!

Gu, komunistok, ez gara alderdi bat, ez gara parte edo sektore soil bat, edo behintzat ez dugu holakorik izan nahi.

Gehiago izan nahi dugu, esplotazioaren kontra dauden eta egongo diren guztien partidua, halegia.

Denontzako zoriona nahi duten guztien partidua, Euskadiko Partidu Komunista izan nahi dugu.

Ahal bada gure siglaren izenarekin ere, euskararen etorkizuna sendotu, euskara hizkuntza moderno eta maila guztietan balios bihurtzeari lagundu nahi genioke.

Hori espero dugu.

LANDASORO.